Ekimen berria dute esku artean Elgetako gaztelekuan. Herrian sortzaile gazteak badaudela ikusita erakusketa egin gura dute. Hala deialdia luzatu dute; lanak erakutsi nahi dituztenek 653 72 40 28 telefonora deitu behar dute. Artelanak edozein arlotakoak izan daitezke.