Automobilismo zale asko elkartu dira Elgetan

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ots. 4a, 17:38

V. Mendi Mendia Racing jaiak jende mordoa erakarri du Elgetara. Goizean ibilgailuen erakusketa egin dute eta baita Herri Lasterketa Egoarbitzara. Bazkarirako 200 lagun inguru elkartu dira eta iluntzean kontzertuez gozatzeko aukera izango dute.

Gastuei aurre egiteko laguntza lortzea eta herrian autoen eta auto lasterketen mundua ezagutzera ematea da helburua. Bi urteko etenaldiaren ostean bueltatu da Mendi Mendia Racing eguna. Gaur, bosgarren edizioa ospatu dute. Bergaratik, Eibartik, Arrasatetik, Elorriotik... inguruko herrietatik inguratu dira Elgetara egunaz gozatzera.

Auto erakusketarekin ekin diote egunari eta plazan jarri dituzte ikusgai lasterketetarako erabiltzen dituzten autoak, bai eta, auto klasikoak ere. Nobedadea, Egoarbitzara mendi lasterketa izan da eta piztu du ikusmina. Plazan batu da jendea eta baita bidean ere.

Bazkaltzeko 200 lagun inguru batu dira Espaloian eta ilunkaran kontzertuak izango dira. No Limits, Añube, The Lio eta Streetwise taldeek joko dute.

Erlazionatuak

V. Mendi Mendia Racing festa Elgetan

Miren Arregi Amasorrain 2023 ots 04 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak