Ehun bat ume izan dira kalez kale. Batzuek Goiko kalea izan dute kantu-leku, San Roke-eta; beste batzuek, berriz, Beheko aldea, Salbador-eta. Horrela, herri osora eraman dituzte koplak eta makila erritmoak. "Oles, oles, lurra esna zaitez" izan da aukeratutako kantua, aspaldian kantatzen zen Santa Agedaren ordezko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.