Santa Ageda bezpera eta San Blas ospakizunak egunotan herrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 2a, 12:18
Eskolako neska-mutikoak plazan Santa Ageda koplak abesten, 2020an.

Eskolako umeen eskutik etorriko dira gehienak, eta Arantzeta auzoan zapatuan ospatuko dute San Blas eguna.

Bete-betea dator biharko eguna Herri Eskolan. Goizean zehar, 5 urtetik gorako ikasleek San Blas opilak egingo dituzte eskolako ikasle guztiendako. "Goiz osoa izango da berezia eta eskola amaitutakoan ikasle guztiek San Blas opiltxo bat etxera eramateko aukera izango dute", azaldu dute zuzendaritzatik.

Arratsaldean, Santa Ageda bezperako koplak abestera irtengo dira kalera. Taldeka antolatuta, ikasleek herriko hainbat txokotan egingo dute kantuan: "Batzuek Domingo Iturbe kale inguruan, beste batzuek Salvador kale inguruan eta azken batzuek Torrealdea inguruan".

Amaitzeko, Mendizaleen plazan eta eskola aurrean abestuko dute eskolako ikasle guztiek batera –2 urtekoak izan ezik–. Familiak eta herritarrak gonbi- datuta daude parte hartzera.

Arantzeta auzoan, zapatuan

San Blas ermitaren bueltan mokadutxoa eskainiko du auzotar talde batek bihar. Azaldu dute mezarik ez dela esango baina 11:00 bueltan auzo giroko hamaiketakoa egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak