Escape room saioa iragarri dute ludotekan urtarrileko azken zapaturako

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urt. 16a, 12:00

Jarduera berezia da, eta seigarren mailatik gorakoa neska-mutikoendako izango da. Zabalik da izena emateko aukera udaletxean eguenera arte. Gurasoek baimena sinatu behar dute.

Gero eta ezagunagoak egiten ari dira escape room jarduerak. Joko bat da eta irauten duen denboran parte-hartzaileek hainbat proba eta asmakizun gainditu behar izaten dituzte, modu horretan pistak pilatzen joan, eta jokoaren amaierara iristeko.

Elgetako ludoteka zerbitzuak escape room jarduera proposatu du urtarrilaren 28rako. 16:00etatik aurrera egingo dute, eta 90 bat minutuko iraupena izango du. Seigarren mailatik gorako neska-mutikoendako izango da.

Interesatuek zabalik dute izena emateko aukera hilaren 19ra arte, udaletxean. Deitu –943 76 80 22– edo emaila idatzi behar da –udala@elgeta.eus–.

Jakin, dena den, beharrezkoa dela gurasoek parte hartzeko baimena sinatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak