Plaza bat dago libre oinarrizko Internet ikastarorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urt. 14a, 17:55

Elgetako KZgunean egindako ikastaroetako bat. (Artxiboko irudia)

Hogei orduko ikastaroa izango da, eta eguaztenean emango diote hasiera. Hiru lagunendako ikastaroa da eta bi daude izena emanda. Astelehenera arte dago zabalik izen-ematea, liburutegian. 

Hogei orduko ikastaroa izango da. Eguaztenean hasi eta hilaren 31ra arte iraungo du. Oinarrizko mailakoa izango da eta interesatuek ikasiko dute ordenagailua eta posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen.

KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hortaz, ez da beharrezkoa apartekorik eramatea.

Hiru lagunendako ikastaroa da eta bi daude izena emanda. Astelehenera arte dago zabalik izen-ematea, liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak