Urteko batzarra deitu du Kantsatzeke Mendi Elkarteak martitzenerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urt. 15a, 09:30

Azaroaren 20an mendi taldeak antolatuta egindako irteera. (Argazkia: Kantsatzeke)

Kultura etxeko bigarren solairuan egingo dute 20:00etan hasita. Urtero moduan, urtarrileko martitzenetan federatu txartela zein bazkidetza egiteko aukera emango dute elkarteko ordezkariek. 19.00etatik 20:00etara bulegoan izango dira martitzen oro

Urteko batzarra urtarrilaren 17rako deitu dute. 20:00etan hasiko da, kultura etxeko bigarren solairuan. Ordubete lehenago eta leku berean bazkide egiteko eta federatu txartela ateratzeko aukera izango dute interesatuek.

Urtarrileko martitzen guztietan izango dira Kantsatzeke Mendi Elkarteko ordezkariak bulegoan tramitazio horiek egiten laguntzeko, 19:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak