Javier Yanguas gerontologoak hitzaldia egingo du eguaztenean Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urt. 16a, 10:30

Zahartzaro berri baterako urratsen gaineko hitzaldia egingo du. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak gonbidatuta izango da Yanguas herrian, eta 18:00etan hasiko da hitzaldia udaletxean. Urtarrileko podologo zerbitzuari dagokionean hilaren 23an izango da.

Eguaztenean, hilak 18, zahartzaro berri baterako urratsen gaineko hitzaldia egingo du Javier Yanguas gerontologoak Elgetan. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta, herrian izango da beste kargu askoren artean Eibarko Egogain egoitzako langilea eta Matia Fundazioan zuzendaritzako kide izandako ikertzailea.

Hitzaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Parte hartze zabala eskatu dute Xalbadorpe elkartetik. Hizkuntza hitzaldira bertaratzen diren entzuleen araberakoa izango dela jakinarazi dute.

Podologo zerbitzua

Bestalde, hurrengo podologia kontsulta hilaren 23an izango dela ohartarazi dute, astelehena. Podologoak kultura etxeko bigarren solairuan artatuko ditu pazienteak, 15:00etan hasita. Interesatuek deitu egin behar dute txanda eskatzeko: 669 99 81 65 (Maite Elkoro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak