Otarre ederra etxera!

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urtarrilaren 13a

Asun Arruabarrenak eraman du Beheko kaleko jai batzordeak Gabonetarako antolatutako zozketako saria. Otarre eder bat irabazi du, eta jaso du dagoeneko. Errege egunean egin zuten zenbaki saritua erabakitzeko zozketa; 525a izan da. Egunean bertan aurkeztu zuen txartela Arruabarrenak. Jai batzordeko ordezkariek denen parte hartzea eskertu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak