Gabonetako bingoan, lagunartea eta lehia

Hasier Larrea 2022ko abe. 30a, 19:40

Lehen aldiz egin dute Oskarbi elkartean txokolatada eta bingo irekia, Beheko Kaleko jai batzordeak antolatuta.

Ekainean ospatzen dituzte Elgetan Beheko Kaleko jaiak, eta udaberrian hasi ohi dira ekitaldietarako finantzazioa lortzen eta prestaketa lanak egiten. Aurten, baina, Gabonak aprobetxatzea otu zaie jai batzordeko kideei: "Aitzakia horrekin, txokolatea jateko, bingoan jokatzeko eta denok elkarrekin egoteko batu gara Oskarbi elkartean", azaldu du Oxel Erostarbek. 

Lehen aldiz egin dute halako ekintza bat, pandemian garatutakoari jarraipena emanez: "Konfinamenduan bingo birtuala antolatzea otu zitzaigun, eta gaurko ekimen hartatik sortu da".

Hala, adin guztietako elgetarrez bete da beheko solairua, eta gorputza txokolatea janez berotu ondoren, zenbakiak airean harrapatzeari ekin diote. Topaketari egin dioten harrera ikusita, ziur etorriko direla antzeko gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak