Gabon eskea egingo dute bihar Elgetan; Eguberri egunean, berriz, Intxortarako plana egin dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abenduaren 23a

Gabon eskea, Elgetan.

Maala guraso elkarteak antolatu du Gabon eskea eta 11:00etan abiatuko dira Herri Eskolatik. Intxortako hitzordua 11:30ean da, tontorrean.

Gabon egunean kantu eskean irtengo dira hainbat lagun, 11:00etan Herri Eskolan elkartuta. Ohiko buelta egingo dute herriko hainbat txokotan Gabon kantuak eskainiz. Parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Batutako dirua LH-6ko ikasleen ikas bidaiarako izango da.

Eguberri egunean, Intxortara

Eguberri eguneko proposamena Kantsatzeke Mendi Taldearen eskutik dator: Intxortara igotzeko gonbita egin dute. 11:30ean da hitzordua Intxortan. Urteroko talde argazkia eta txistor-jana egingo dituzte, Kantsatzeke Mendi Taldeak antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak