Kultura Astearen balorazio positiboa egin dute Xalbadorpe elkarteko erretiratuek

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 19a, 08:44

Erretiratuek barikuan Ozkarbi elkartean egindako txistorra-jana. (Argazkia: Jose Antonio Ojanguren)

Xalbadorpe elkarteak antolatuta, martitzenetik barikura bitartean egin zuten Kultura Astea herriko erretiratuek. ONCEren Oroimenak Antzerki Taldearen antzezlanarekin eman ziote hasiera egitarauari eta biharamunean Jokin Goenaga soinu-jolearen emanaldia izan zuten antzokian. 58 lagun elkartu ziren antzezlana ikusteko, eta 60 lagun musika emanaldia entzuteko. "Jendea oso pozik irten zen", azaldu dute zuzendaritzatik.

Bingoa eta txistorra-jana

Kultura Asteari jarraipena emateko bingo saioa eta txistorra-jana egin zituzten eguenean eta barikuan, biak Ozkarbi elkartean. Bingoan aritzeko 60 lagun elkartu ziren eta giro aparta egon zela azaldu dute antolatzaileek.

Barikuko txistorra-janerako, berriz, 62 erretiratu elkartu ziren. Kultura Asteari amaiera emateko bederatzi saski ere zozketatu zituzten. Irabazleak hauek izan dira:

  • Tomas Beteta del Rio (zenbakia 322)
  • MªLuisa Elgarresta (zenbakia 428)
  • Mª Begoña Ruiz (zenbakia 408)
  • Balentin Blanco (zenbakia  56)
  • Miren Zengotitabengoa (zenbakia 32)
  • Fermin Iribar (zenbakia 57)
  • Dolores Arbulu (zenbakia 40)
  • Mª Itziar Arrazaola (zenbakia 12)
  • Julita Atorrasagasti (zenbakia 39)
            
                 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak