Magiaren misterioa hurbilagotik ezagutzeko aukera izan da Elgetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 18a, 16:19

Magia Eguna ari dira ospatzen gaur Elgetan. Magia tailerra eta poteoa izan dira nagusi goizean zehar, eta magia gala egingo dute 18:30ean, Espaloia kafe antzokian.

Magiak berak berezkoa duen misterioa hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dute gaur elgetarrek, Magia Eguna ospatzen baitabiltza egun osoan zehar.

Magia tailerra egin dute lehenbizi, 11:30etik aurrera, Elgetako udalean. Gaztetxoenek magia egiten ikasi dute Asier Kidam magoarekin batera, eta baita zenbait helduk ere. Areago, materiala ere eskuratu dute trukoren bat edo beste egin ahal izateko aurrerantzean. Ostean, berriz, tabernaz taberna aritu da David Blanco magoa, gertuko magia eginez poteoan zebiltzanei.

Arratsaldean, magia gala

18:30ean, berriz, magia gala egingo dute, Espaloia kafe antzokian. Kidam eta Blanco izango dira parte hartzaileetako batzuk, baina alboan izango dute Señor Perez magoa ere.

Asier Kidam magoa, gaur goizean eginiko magia tailerrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak