Lapurretan egin dute Karraju dendan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abenduaren 17a

Karraju dendaren irekiera eguneko irudi bat.

Atea apurtu, eta bertan zuten material zati bat lapurtu dute. Baita dirua ere.

Lapurretan egin dute Elgetako Karraju dendan zapatu goizaldean, eta eguna "atsekabetuta" hasi dutela adierazi dute bertako kideek.

Mikel Irazabalen arabera, atea apurtu dute, eta ordainketak egiteko erabili ohi zuten ordenagailuaz gainera, bertan zuten diru kantitate bat ere lapurtu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak