Kataluniako Escamot Català taldearen zuzeneko musikarekin dantzan jarri zen atzo Espaloia Kafe Antzokia. Taldeak urtero egiten du bisita Euskal Herrira sasoi honetan eta Elgetako geldialdia ezinbestekoa du. Dantzan, abestuz eta musikaz gozatuz eman zuten arratsaldea bertan batu zirenek. Horren ondoren, Herrixa Dantzan saioa egin zuten Patxi Monteroren eskutik.
2022 abe 10 Elgeta
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.