Hamar urteko nesken kategorian lehiatu da Lur Egizabal Jimenez eta 11 urteko nesken kategorian Nora De Vega Ojanguren. Bi elgetarrak dira Bergara Igeri Elkarteko igerilariak eta biak itzuli dira domina banarekin Eibartik.
Lur Egizabal Jimenezek bigarren postua lortu zuen 50 metro bizkar kategorian. Nora De Vega Ojangurenek ere bigarren postua lortu zuen 50 metro crawl kategorian.

