Euskararekin lotutako 114 erronka batu dituzte, aurten, Elgetako herri eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 5a, 14:59

Barikuan eman zitzaion amaiera hirugarren Euskaraldiari eta egun berean ospatu zuten Euskararen Nazioarteko Eguna Elgetako herri eskolan. Ahobizi eta Belarriprest panpinen bisita izan zuten ikastetxean. Horrekin batera dantzan, kantuan eta herri kiroletan ere egin zuten.

Euskararen Eguna ez da Elgetako herri eskolan oharkabean pasa. Urte osoko lana da euskarari eustea, eta horri gogora ekartzeko hainbat ekintza egin zituzten egunean zehar.

Musikaz girotutako eguna izan zen eta eskola komunitate osoarekin egindako jardueretan euskararekin lotutako 114 erronka idatzi eta margotu zituzten. Guztiak daude ikusgai beheko sarreran. Zuzendaritzatik eskola komunitate osoa zoriondu dute.

Euskaraldiari amaiera emateko eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eskolako hainbat talde txandaka jaitsi ziren Espaloia kafe antzokira euskarazko filma bana ikusteko. Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako neska-mutikoek nork bere ikasgelan ikusi zuen.

 

'Ahobizi' eta 'belarriprest', eskolan

 

Ahobizi eta Belarriprest ikastetxean izan ziren barikuan. Sorpreta atsegina izan zen neska-mutikoendako eta haiekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten, gainera.

 

Herri kiroletan ere aritu ziren ikasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak