Antzerkia, musika, bingo saioa eta txistorra-jana hilaren 13an hasiko den erretiratuen kultura astean

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 9a, 09:00

Xalbadorpe elkarteak antolatuta hilaren 13an emango diote hasiera Erretiratuen Kultura Asteari. Lau ekintzarekin osatutako egitaraua aurkeztu dute. Lehenengoa antzerkia izango da.

Ohikoa den moduan ONCE erakundearen Oroimenak Antzerki Taldearen emanaldia izango da Elgetako erretiratuen kultura asteari hasiera emateko. Ikasturte honetan Microteatros: Tocata y fuga en la resistencia eskainiko dute eta umoretik gerturatuko dira gaurkotasun handikoa den gai bati. Emanaldia hilaren 13an izango da, 18:00etan, Espaloia kafe antzokian. 

Biharamunean, hilak 14, Bergarako Alai Berri abesbatzaren txanda izango da. Elgetan egingo du estreinako kontzertua talde berriak. Emanaldi berean joko dute Alaznek eta Unai Cantabranak. Saioa 18:00etan hasiko da kafe antzokian. Sarrera doan izango da.

Bingoa eta txistorra-jana, Ozkarbin

Beste bi ekintza izango dira erretiratuen kultura astearen barruan. Hilaren 15ean bingo saioa egingo dute 17:00etan hasita. Xalbadorpe elkarteko bazkide guztiei zabalik dagoen ekintza da.

Kultura asteari amaiera emateko urteroko txistorra-jana egingo dute erretiratuek. Hilaren 16an izango da, 17:30ean, Ozkarbi elkartean. Mahai bueltakoak amaitu ostean  bederatzi saskiren zozketa ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak