Elgetak baditu mus, tute eta briska txapeldunak; eskualde mailako txapelketa da hurrengoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 7a, 12:27

Mus txapelketan Jose Manuel Sarasua eta Karlos Fernandez izan dira garaile. Tutean, berriz, Asun Arruabarrena eta Jesus Iturrikastillo izan dira nagusi, eta briskan Pilar Bolinaga eta Begoña Ardanza.

Abenduaren 1ean jokatu zuten Elgetan erretiratuen mahai-joko txapelketa. Ozkarbi elkartean egin zuten hitzordua eta Jose Manuel Sarasua-Karlos Fernandez (Mus),  Asun Arruabarrena-Jesus Iturrikastillo (tute), eta Pilar Bolinaga-Begoña Ardanza (briska) izan ziren bikote garaileak.

Elgetako txapelketa jokatu eta irabazi ostean eskualde mailakorako txartela eskuratu dute. Oraindik zehazteke dago saio hori non eta noiz jokatuko den, baina Elgetako hiru bikoteak gogotsu joko dute bertara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak