Elgetako elizan dauden artelanak ezagutzeko bisita gidatua zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 5a, 09:24

Bisita gidatua Elgetako elizan.

Santiagoren erretaula, Juan Simon Gutierrezen olioak, Marcellus Coffermansen triptikoa... Artelanak daude Elgetako elizan, eta Nerea Villaren eskutik horiek ezagutzeko bisita gidatua izango da hilaren 10ean, zapatua. Taldea 10:00etan elkartuko da, Andra Mari plazan.

Hilaren 7rako eman behar da izena: 943 79 64 63 edo 943 76 80 22 telefono zenbakietara deituta edo infoturismo@debagoiena.eus helbide elektronikora idatzita. Elgetako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako ekintza da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak