Bertsoak Elgetan, Euskararen Eguna ospatzeko

Xabier Urtzelai 2022ko abe. 4a, 22:24

Udalak antolatuta, Euskararen Eguna ospatzeko bertso-bazkaria egin zuten atzo, zapatua, Elgetan. Miren Amurizak eta Aitor Sarriegik egin zuten bertsotan Amaia Agirrek jarritako gaiak abiapuntu hartuta.

Bapo bazkaldu ostean hasi ziren bertsotan Amuriza eta Sarriegi. Librean aritu ziren lehenengo eta behin eta Amaia Agirrek jarritako gaiei tiraka egin behar izan zuten jarraian. Hizpide izan zituzten Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia, Futbol Mundiala, Elgeta (biztanleria, mendiak, herritar ezagunak eta mugakide diren herriak), Gabonak eta horrekin batera heriotza edo indarkeria matxista.

Lagunarteko giroan aritu ziren bertsolariak. Hogei bat lagun elkartu ziren mahai bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak