(Argazkiak: Elgetako Gaztelekua)
Gazteleku zerbitzutik antolatuta, argazkiko gazte taldeak egun-pasa egin zuen zapatuan Bilbon. Ohe elastikoen parke batean ibili ziren jolasean goizean, eta Guggenheim museo ingurura joan ziren bazkaltzera. Museoaren aurreko aldean dagoen Pupi txakurrari eta atzeko aldean dagoen armiarma ikusgarriari bisita egin ostean itzuli ziren Elgetara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.