Bonolotoko 61.137 euroko saria tokatu da Elgetan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 29a, 13:26

Bonolotoak 61.137 euroko saria eman dio Elgetako bizilagun bati. Atzo, astelehena, Salbador kaleko 5. zenbakian dagoen 66.355 zenbakiko bulego hartzailean (Haizea taberna) balidatu zuten txartela, eta Bonolotoko zozketaren bigarren mailako saria da tokatutakoa.

Astelehen honetan egindako zozketan 16-47-24-46-9-40 zenbakiek osatu zuten konbinazio irabazlea, 14 osagarriarekin eta 1 itzulketarekin. Eta Elgetako saridunarekin batera, astelehen honetan egindako zozketan, Bigarren Mailako beste asmatzaile bat ere izan zen, Zaragozakoa kasu honetan. Hala ere, ez zen Lehen Mailako asmatzailerik izan eta, beraz, asmatzaile bakarreko Bonolotoaren hurrengo zozketan erabiliko den botea 500.000 eurokoa izango da.

Salmenta bulegokoak "pozik"

Haizea tabernako Bittor Gallastegi pozik agertu da, bere establezimenduan sari nagusia tokatu delako: "Pozik gaude, izan ere, lehenengo aldia da halako sari potoloa ematen duguna. Orain arte, 1.000 edo 2.000 euro inguruko sariak banatu ditugu, baina halakorik ikusi barik geunden. Gainera, bertako bati tokatzea poztekoa da. Orain, ez dakit nabarituko dugun; agian, jende gehiagok jokatuko du, baina, uste dut antzera izango dela. "

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak