Elgetan ere emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartu dira hainbat herritar. 19:00etan eman diote hasiera elkarretaratzeari eta hamabost minutuko bilkura egin dute. Txalo zaparradarekin amaitu dute ekitaldia.
Atzo iluntzeko eztabaidagune feministaren ostean gaur Herri Eskolan eta ludotekan ere egin dituzte neska-mutikoen gaia lantzeko ekintzak. Eskolan, esaterako, irakasleek, ikasleek eta langileek argazkiak atera dituzte Maite nauenak ondo tratatzen nau zioen markoaren atzean.
Ludotekan hainbat arratsalde egin dituzte emozioak lantzen. Inbidia, amorrua, jeloskortasuna, maitasuna... Koloreekin irudikatu dituzte eta besoak zabalik dituzten bihotzak margotu dituzte.