Elgetako Herri Eskolan ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 23a, 08:12
Euskaraldiaren aldeko argazkia atera dute Elgetako Herri Eskolan. (Argazkia: Elgetako Herri Eskola)

Barikuan talde argazkia atera zuten frontoi zaharrean ikasleek, irakasleek, langileek eta hainbat gurasok. Euskarararekiko erronkak ere finkatu dituzte. Nork bere erronka aukeratu du eta ikusgai daude guztiak eskolako sarreran dagoen argibide-taulan.

Elgetako Herri Eskolan bat egin dute Euskaraldiarekin. Hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ariketa hasi zen egunean bertan talde argazki erraldoia atera zuen frontoi zaharrean eskola komunitate osoak.

Horrekin batera erronkak finkatu dituzte. Ikasle bakoitzak fitxa bat eraman du etxera eta bertan idatziz zein marrazkik familia bakoitzak bere erronka finkatu du. Ikusgai daude guztiak eskola sarreran dagoen argibide-taulan.

'Ispiluari begira' tailerra

Astelehenean Uemako teknikari Arritxu Zelaia izan zen Elgetako Herri Eskolan LH2ko ikasleekin eta familiekin Ispiluari begira tailerra egiteko

Euskararen Eguna

Abenduaren 2an emango zaio amaiera Euskaraldiari eta egun horretan bertan aldarrikatu eta ospatuko dute Euskararen Eguna ikastetxean. Hamaiketako Osasungarria programaren barruan hamaiketako berezia izango dute ikastetxean.

Horrekin batera 3, 4 eta 5 urteko ikasleek euskarazko pelikula ikusiko dute goizean eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, bi taldetan banatua, Espaloian izango dute film banaren proiekzioa. LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek 10:45ean ikusiko dute pelikula eta LH1, LH2 eta LH3ko ikasleak 14:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak