Umorea erabiliz, Euskaraldiaren garrantzia azpimarratu du Garazi San Martinek

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 20a, 21:08

Elgetako Udalak antolatuta, umorezko bakarrizketa egin du Garazi San Martinek Espaloian. Umore tonuan aritu da 40 minutuko saio osoan zehar, Euskaraldiaren garrantzia nabarmenduz baina, beti ere, txisteak eginez, eta bertso batekin amaitu du, "hitzez ekiteko garaia" dela aldarrikatuta.

Euskaraldia aitzakiatzat hartuta, bere esperientzia kontatu du bakarrizketariak. Izan ere, bere gurasoak eta aiton-amonak ez dira euskaldunak eta berak euskara ikasi du ikastolara bideratu zutelako. Hori dela eta, berarentzat "ariketa berezia" dela aitortu du eta, era berean "erronka polita".

Hirugarren edizio honetan, Euskaraldia "egonkortuta" dagoela kontuan izanik, herritarrek erronkak eta lorpenak azaleratzeari ere eman dio balioa. Hori dela eta, herritarrak animatu ditu horretan jartzera indarrak, txapa jartzearen eta izena ematearen garrantzia azpimarratuz. 

Saioa baliatuz, izen-emate mahaia ere jarri dute Herri Batzordeko kideek. Haiek adierazi dutenez, halaber, egubakoitzetik hona 31 elgetarrek eman dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak