Sebastian Arantzabal elgetarra hirugarren Euskal Herriko hiru txirlo bola txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 19a, 21:13

Gaur jokatu da Euskal Herriko 32. hiru-txirlo txapelketaren azken saioa Aramaion, Etxaguengo bolatokian. Sebastian Arantzabal elgetarra hirugarren sailkatu da; bikoteka, aldiz, bigarren postua eskuratu du Jose Antonio Nuñezekin batera. Gaurkoan, guztira, 73 bolarik hartu dute parte, eta bigarren postua lortu du seigarren saio honetan Jon Andoni Jaka aretxabaletarrak. 

Aramaioko Etxaguengo bolatokiak hartu du Euskal herriko 32. hiru-txirlo txapelketaren seigarren eta saioa, eta bertan erabaki da nortzuk diren Euskal Herriko txapeldunak: gizonezkoetan, Mallabiako MX3T taldeko Jose Angel Ogiza (28 txirlo) eta emakumezkoetan, Eibarko Asola Berri taldeko Enara Montiel (14 txirlo).

Sebastian Arantzabal elgetarra hirugarren postuan sailkatu da 23 txirlorekin; laugarren postuan geratu den Bittor Astigarragarekin txirlotan berdinduta. Halaber, aldiz, bigarren postua eskuratu du Jose Antonio Nuñezekin batera.

Gaurko saiora Azkoitiko Floreaga taldeko Santos Muñoz iritsi da lehenengo postuan, eta Ogiza bigarren, baina gaurko jaurtiketetako emaitzak ere aurreko asteetakoei gehitu behar zitzaizkien eta horrek eragin du sailkapenean aldaketa. Halaber, gaurko saioa Elgoibarko San Miguel klubeko Angel Ibarluzeak irabazi du, zortzi txirlo botata; bigarren, Jon Andoni Jaka aretxabaletarra izan da zazpi txirlorekin.

Euskal Herriko 32. hiru-txirlo txapelketako sailkapena:

Gizonezkoetan:

  • Jose Angel Ogiza, Mallabia (MX3T): 28 txirlo
  • Santos Muñoz, Azkoitia (Floreaga): 25 txirlo
  • Sebastian Arantzabal, Elgeta: 23 txirlo

Emakumezkoetan:

  • Enara Montiel, Eibar (Asola Berri): 14 txirlo
  • Aitziber Olaizola, Elgoibar (San Miguel): 13 txirlo
  • Eli Egia, Markina-Xemein (MX3T): 12 txirlo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak