Bola-botatzea antolatu dute Elgetako bolatokian zapaturako

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 18a, 18:00

Bolatokiko Mari Carmen Salasek antolatuta hiru txirlo bola-botatzea izango da zapatuan, hilak 29, 19:00etan. Parte hartze irekia.

Inguruko hiru txirlo bola jokalariak hitzordua dute bihar, zapatua, Elgetako bolatokian. Txapelketa jokatuko da eta nahi duen orok izango du izena emateko aukera. Prezioa da 10 euro. Egunean bertan egingo dira izen-emateak.

Euskal Herriko txapelketa, Aramaion

Elgetako bola-botatzearen aurretik jokatuko da Aramaioko Etxaguen elizateko bolatokian Euskal Herriko 32. hiru txirlo bola-joko txapelketako seigarren eta azken jardunaldia. Aramaioko bola-botatzea 12:00etan hasiko da eta lehiakideen artean izango da Sebas Arantzabal elgetarra.

Arantzabal laugarren doa sailkapen orokorrean txapelketako aurreneko bost jardunaldietan 20 txirlo jota. Hain zuzen ere, Arantzabal nagusitu zen zazpi txirlo jota Ziortza-Bolibarren egindako bola-botatzean.

Azken jardunaldiaren faltan lehen sailkatua Azkoitiko Santos Muñoz da eta 23 txirlo jo ditu.

Euskal Herriko txapelketako sailkapena

  1. Santos Muñoz (Azkoitia-Floreaga elkarte)         23 txirlo
  2. Jose Angel Ogiza ((Mallabia-MX3T elkartea)    22 txirlo
  3. Javier Osoro (Elgoibar-San Migel)                       20 txirlo
  4. Sebas Arantzabal (Elgeta)                                     20 txirlo
  5. Fidel Madariaga (MX3T)                                       20 txirlo
  6. Bittor Astigarraga (Asola Berri)                          20 txirlo
  7. Mateo Guenaga (MX3T)                                       16 txirlo
  8. Agurtin Garcia (Garmendipe)                             16 txirlo

 

Sebas Arantzabal saria jasotzen Iruzubietako bola-tiraldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak