Ozkarbi elkarteko beheko solairuko mahaik bete egin ziren eguenean. Xalbadorpe elkarteak antolatuta gaztaina-erre jana egin zuten erretiratuek eta 50 lagunen bueltan elkartu ziren. Tertulia ederrean egin zuten arratsalde pasa arratsalde horretan bertan erretako gaztainak ardoarekin edo urarekin bustiz. (Argazkiak: Xalbadorpe elkartea)

