Bost lagunek jaso dute odol emaileen errekonozimendu saria Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 12a, 08:47

Gorka Buruaga, Iratxe Bravo, Eli Aranzabal, Iñaki Regidor eta Ane Aranzabal.

Eguen arratsaldean egin zuten aitortza ekitaldia Elgetako Ozkarbi elkartean eta bost herritarrek jaso zuten Gipuzkoako Odol Emaileen esker oneko saria odola emateko duten konpromisoagatik.

Omendiak izan dira Ane Aranzabal Villak, Iratxe Bravo Sanchez, Gorka Buruaga Arteaga, Iñaki Regidor Herrasti eta Eli Aranzabal Villar. Lehenengo laurek 25 alditan eman dute odola eta Eli Aranzabalek 40 alditan.

Herriko koordinatzaile Ana Gillegi eta Rebeka Uberaren eskutik jaso zituzten diplomak. Aurreko arduradunak ere bertan izan ziren; hala nola, Mariasun Agirre eta Mari Carmen Ojanguren.

Diplomak jaso ostean askari txiki bat egin zuten denek batera.

Hurrengo odol-ateratzea udaberrian izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak