Elgetako Euskaraldia batzordeak bihar, zapatua, ekingo dio txapak banatzeari. Mahaia jarriko dute eguerdi partean plazan. Rola erabaki eta izena emateko aukera ere izango da bertan. Eta Euskaraldiko banderatxoak salgai izango dituzte. Gogoratu behar da Euskaraldia.eus atarian ere egin daitekeela izen-ematea. Astelehenetik aurrera, berriz, liburutegia izango da txapen banaketa puntua Elgetan.
Hausnarketarako gaia
Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntzen kale erabilera datuen aurkezpena iragarri dute Udalak eta Uemak hilaren 17rako. Udaletxean izango da, 18:00etan. 2021eko maiatzean egin zen azken neurketa Elgetan, eta erabilerak behera egin du adin tarte ia guztietan.
Umorezko bakarrizketa ere izango da herrian. Udalak antolatuta Garazi San Martinek egingo du, hilaren 20an, 18:30ean, Espaloian. Sarrera doan da.