Ian magoaren trikimailuekin zur eta lur gelditu dira Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 11a, 19:36

Laster dute egitekoa Ozkarbi Eguna Elgetan. Kultura eta gastronomia elkarteko zuzendaritzak hainbat ekitaldi gertatu ditu aurretik eta gaur Ian magoaren txanda izan da. Bete egin da Ozkarbi elkartea eta magoak liluratu egin ditu neska-mutikoak –eta hain neska-mutikoak ez direnak ere bai–. 20:00etan Unai Cantabranaren txanda izango da.

Askotariko trikimailuak egin ditu Ian magoak, eta harridura aurpegiak eragin ditu behin baino gehiagotan. Ozkarbi elkarteak beheko solairuan duen agertoki txikian gauza sinestezin ugari gertatu dira gaur, eta ikusleak adi-adi izan ditu magoak. Asko elkartu dira, gainera.

Magoak egin ditu trikimailuak pilotekin, kartekin, sokekin... eta guztia bertatik bertara eta laguntzeko prest agertu diren boluntario pilarekin. Txandaka joan dira pasatzen agertoki gainetik. Bat baino gehiago oraindik ere pentsatzen egongo da: "Nola egin ote du?".

Unai Cantabrana 20:00etan

Unai Cantabrana abeslari elgetarrak hartu du lekukoa Ozkarbiko agertokian, 20:00etan. Musikari gazteak ohikoa duen emanaldi formatua egingo du, tartean azken boladan prestatutako kantu berriak eskainiz. Sarrera doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak