"Urtean zehar handik eta hemendik ibili ondoren, azken aurreko irteera gertu samarrean egingo dugu gero babak jatera garaiz etortzeko ere. Gorlatik Karakate bitartean dagoen Irukurutzetara joango gara, eguerdi alderako bueltatu, pare bat trago hartu eta bazkaltzeko. Mendirako edo mendirako eta bazkaltzeko apuntatu behar da", azaldu dute.
Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik, eta hiruzpalau orduko mendi irteera egingo dute. "Eguraldiak ez badu laguntzen, Elgeta inguruan egingo dugu ibilbide bat", zehaztu dute. "Prezioa momentuan kalkulatuko da, gastuen arabera".
Izen-ematea zabalik da. Hilaren 17ra arte epea jarri dute. Harremanetarako: Facebook profila, kantsatzeke@gmail.com edo 690 74 00 56 (Whatsapp).