Lehia gogorra izan da gazteen artean eta finala jokatu dute Lili Arantzabalek eta Maialen Ormaetxeak Paule Leanizbarrutiaren eta June Cantabranaren kontra. Hasierako bueltan Arantzabalek eta Ormaetxeak garaitu dituzte aurkariak, baina finalean nagusitasunez irabazi dute Leanizbarrutiak eta Cantabranak. Gozoki sorta bat eraman dute etxera finalistek.
13 urtetik gorakoen kategorian bost bikotek hartu dute parte eta denetik ikusi ahal izan da. Egon da futbolin azpitik pasa denik ere, baina lehiatuak izan dira nagusiagoen partiduak ere. Irabazle izan dira Erostarbetar bi: Maia eta Oxel. Finalean jokatu dute Arantzabal eta Iribarren kontra.
Lierni Mendizabalek azaldu du beraien egitekoen artean dituztela horrelako ekintzak: "Gure egitekoetan daude kulturarekin eta aisialdiarekin lotuta dauden ekintzak antolatzea. Ozkarbi elkartea ez da izan eta ez da gastronomikoa den elkarte hutsa. Pisu handia dute jan-edanek edozein elkartetan moduan, baina Ozkarbi aisialdi eta kultura elkarte bat ere bada". Mendizabal presidenteak gogoratu du azarorako hainbat ekintza dituztela antolatuta.
Iago Magoa eta Unai Cantabranaren kontzertua
Azaroak 11, barikua, arratsaldeko 18:00tan, Iago magoaren emanaldia – 45minutuko iraupena–; eta, arratsaldeko 20:00etan Unai Cantabrana bakarlariaren kontzertua.
Baobeer garagardo dastaketa
Azaroak 18, bariku, arratsaldeko 19:00etan, Baobeer garagardo dastaketa gaztarekin uztartuta –5 gazta eta beste horrenbeste ogirekin–. Aurrez izena eman behar da, eta azkenengo eguna azaroaren 11a izango da. 5 euroren truke apuntatu ahal izango da eta gehienez 20 lagunendako lekua egongo da.
Ozkarbi Eguna
Azaroak 26, zapatua, Ozkarbi Eguna ospatuko da baldin eta bazkide nahikoa apuntatuko balira bazkaria egiteko. Eguerdian poteoa izango da buruhandiekin eta 14:30ean bazkaria. Aurrez izena eman behar da eta azkenengo eguna azaroaren 16a izango da. Menua: zizka-mizkak, masailak saltsan, postrea eta kafea –edariak barne–. Prezioa: 30 euro. Bazkal ostean musika egongo da.
Lierni Mendizabalek, zuzendaritzaren izenean, bazkideak ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi izan ditu.