"Hildakoz" mozorrotuta joan ziren ume asko atzo iluntzean Elgetako hilerri ondoan egin zituzten ipuin kontaketa saiora. Hiru ipuin kontatu zituzten: amodio kontua zuen batek oinarrian, animaliak hiltzen zituen ume bat protagonista bigarrenak eta hirugarrenak, "gaua gabekoendako eta eguna egunekoendako" mezua xuxurlatzen duten arimen istorioak.
Susto txikiak hartu zituzten hainbatek eta denek jarraitu zituzten adi ipuin kontaketak. "Inguruko kondairetan oinarritutako ipuinak izan dira, hirugarrena, esaterako, nafarra. Arratsaldean erronkak egin dituzte, puska batzea, beste estilo bateko jaia bultzatu asmoz. Guraso Elkarteak, gaztelekuak eta liburutegikak antolatutako ekintzak izan dira, seigarren mailako ikasleekin batera, eta ikusiko da jarraipena izango duen edo ez. Hasiera bat izan da", adierazi du liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak.