Izaki ilunen unea badator Elgetara ere

Hasier Larrea 2022ko urriaren 28a

Guraso elkarteak antolatuta Elgetako neska-mutikoek atzo egin zuten kalabazak husteko lana. Gaur puska batzea, arimen festa eta beldurrezko ipuinak daude iragarrita. Beste publiko batendako musika jarriko du DJ Asierrek Bolatoki tabernan gauerditik goizaldeko 5:00ak arte.

Gaur ospatuko dute Arimen Gaua Elgetan. 17:30ean neska-mutikoen puska batzea eta 18:30ean festa egingo dituzte. Frontoi zaharrean elkartuko dira guztiak arimen festa egiteko, eta 20:30etik aurrera beldurrezko ipuinen kontaketa izango da hilerrian, 10 urtetik gorakoendako.

Beste publiko batendako DJ saioa egingo du Asier Hernandez zumarragarrak, gauerditik goizaldeko bostak arte, Bolatoki tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak