Oihana Kortazarrek irabazi du Ultra Sanabria proba

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urriaren 16a

Oihana Kortazar elgetarra Ultra Sanabria probako podiumean.

Oihana Kortazar elgetarra izan da Ultra Sanabria probako irabazlea. Kortazarren garaipen honekin Etapetako Mendi Lasterketen Espainiako txapelketa irabazi du. Egubakoitzean hasita, Zamorako Sanabriako Aintzirako Parke Naturaleko Sierras Segundera eta Portoko probak zortziehun korrikalari izan ditu, eta, gaur amaitu da. Hiru eguneko proba da Ultra Sanabria, eta iazko edizioan garaile izan zen Kortazarrek beste urte batez lortu du garaipena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak