Elgetako Udalak urtero egiten du auzolan deialdia urriaren 12rako. Egoarbitza inguruko herri basoa auzolanean garbitzeko deia izaten da, eta gaur goizean hamaika lagun elkartu dira egin beharrekoak egiteko.
Plazan elkartu dira, eta udal brigadaren biltegitik erremintak jasota egin dute Egoarbitza aldera. Sasi garbiketak, itxiturak egin eta zuhaitz gazteak babesteko lanak egin dituzte, besteak beste. Hamarretakoa egiteko tartea ere hartu dute. Udalak eskaini du hamarretakoa.

