Elgetako emakumeek jasandako erasoak jasotzeko ekimena

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 11a, 09:00

Badator Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta Elgetako Emakume Taldeak ekimen bat jarri du martxan. Eraso egoerak idatziz jasotzeko proposamena egin du.

"Elgetako emakumeek jasandako eraso matxistak ezagutarazi nahi ditugu; abusu, jazarpen, sexu eraso eta antzerako indarkeriak", azaldu dute. Zure bizipenak ezagutu nahi ditugu lelopean aurkeztu dute ekimena, eta idatziz jasoko dituzte bizipen horiek kultura etxeko atarian mailegatutako liburuak itzultzeko dagoen kutxan. Inork bere bizipena partekatu nahi badu, bertara bota behar du idatzia. Azaroaren 25eko elkarretaratzean emango dituzte ezagutzera. Guztiz anonimoa izango dela ziurtatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak