Lapurrak sartu dira Ozkarbi elkartean

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 5a, 08:19

Garbitzaileak eman du lehenengo abisua garbiketa lanak egitera joan eta sarrerako ate ondoko leihoaren kristala apurtuta aurkitu duenean. 07:45ak bueltan heldu dira Ertzainak. Lehen begiratu batean elkarteko ordezkariek ez dute gauza handirik sumatu faltan.

Goizaldeko bostetarako apurtuta zegoen kristal bikoitzeko leihoa, eta zantzu guztien arabera bertatik sartu dira. Zehatzago begiratu beharra dago, baina hasiera batean Ozkarbi elkarteko ordezkariek ez dute gauza handirik sumatu faltan. Likore botilaren bat eta kaxoiren bat aterata eta lurrera botata.

Esan behar da Ozkarbi elkartean urteak direla ez dela dirurik egoten, bertako jan-edanak giltza baten bidez digitalki ordaintzen dira-eta.

 

Ertzainak 07:45ak bueltan heldu dira eta miaketa lanak egin dituzte bai elkarte barruan bai inguruetan. Ikerketa zabalik da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak