Seigarren poligonoko lursailen digitalizazioarekin hasiko da Elgetako Udala

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 4a, 08:00

Larrabilzearratik Egoarbitza ingururaino doan zatia da seigarren poligonoa. Geograma enpresak egingo ditu lanak, eta lur-jabeak informazio batzar batera deitu ditu Udalak. Bi egingo dituzte eguenean, hilak 6, Espaloia kafe antzokian. Bata 11:00etan eta bestea 18:00etan.

"Landa eremuko jabeen artean gero eta nabariagoa da bere sail eta mugarriei buruz dituzten zalantza eta ezjakintasuna. Egoera horri aurre egiteko Elgetako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, seigarren poligonoko sailen mugaketa lanekin hasiko da. Guztira 186 partzela eta 74 jabe ditu seigarren poligonoak", azaldu du baserritarren batzordeko Sebas Arantzabalek.

Geograma enpresak egingo ditu lanok eta helburua da dauden zalantzak eta akatsak zuzentzea, eta GPS koordenadak ematea lursailen mugei. "Horretarako mugakide diren jabeen akordioa beharrezkoa izango da. Ondoren, lanen bukaeran jabe bakoitzak bere sailen planoa eta mugarrien koordenadak agertzen diren dokumentua jasoko du".

Informazio batzarrak, eguenean

Zalantzak argitzeko eta proiektuaren inguruko xehetasunak emateko informazio batzar bi deitu ditu Udalak. Biak izango dira eguenean, urriak 6 eta Espaloia kafe antzokian. Bata 11:00etan eta bestea 18:00etan. "Bertan jabeei prozesu guztiaren berri emateaz gain bere sailen karpeta banatuko zaie, bertan behar diren aldaketak proposatzeko epe bat izango dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak