Eguzki bidezko energia sortzeko instalazioa frontoiko teilatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 1a, 09:00

Plaka fotovoltaikoak frontoiko teilatuan. (Argazkia: Elgetako Udala)

Energia komunitate bat sortzeko aukera dago, eta udal gobernuak batzar ireki batera deitu ditu herritarrak.

Astebete pasatxo da beharginak udal pilotalekuko teilatuan lanean direla. Eguzki bidezko energia sortzeko plaka fotovoltaikoak instalatzen ari dira. Udal Gobernu taldearen asmoa da 34 kW-ko instalazioarekin argindarra ematea udal eraikinei eta beharrizanik larriena duten hamar familiei. Goiener-ekin eta Nafarkoop-ekin garatutako proiektua da, eta 2021eko azaroaren 22an pasa zen Hirigintza batzordetik. Ondotik, 2022ko udal aurrekontua onartzeko abenduan egindako osoko bilkuran, 30.000 euroko diru-lerroa bideratu zen proiektu horren finantzaketarako.

Energia komunitatea

Udal Gobernuak, orain, eguzki-energia oinarri duen energia komunitate bat sortzeko aukera jarri nahi du mahai gainean. Hala, lehen informazio batzar irekia deitu du eguaztenerako, hilak 5. Ingurumen zinegotzi Ibai Larrañagak aurreratu du herritarren konpromisoa ezinbestekoa izango dela egitasmoa aurrera ateratzeko. Batzarra 18:30ean izango da, Espaloian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak