Intxortako fronteko miliziano eta gudariek Francoren tropei eutsi zietela 86 urte beteko dira urriaren 4an, eta urtero moduan memoria jardunaldiak prestatu dituzte Elgetan Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak elkarlanean.
Antzeztutako bisita gidatua
Urriaren 9rako antzeztutako bisita gidatua iragarri dute. 10:00etan abiatuko da Mendizaleen Plazatik eta izena emateko eskaera egin dute. Hauek dira bideak: infoturismo@debagoiena.eus helbidean, 943 76 80 22 (Elgetako Udala) edo 943 79 64 63 zein 943 79 64 63 (Debagoieneko turismo bulegoa) telefono zenbakietara deituta.
Bi hitzaldi
Lehenengo hitzaldia urriaren 13an izango da, 19:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Emakume Abertzale Batzaren inguruko saioa egingo dute EHUko irakasle Gurutze Ezkurdiak, Begoña Bilbaok eta Karmele Perezek.
Bigarren hitzaldia Josu Chueca ikertzaile eta idazleak egingo du urriaren 20an leku eta ordu berean. Araba Sareari buruz arituko da.