Herri mailako lasterketa kuttuna da elgetar askorendako eta aurten ere eman du ikuskizuna. Herritarren denborak hartzen dira kontuan eta gizonezkoetan egizabaldarrak izan dira aurten ere jaun eta jabe podiumean. Martin Egizabal (17.18) izan da garailea, eta ondoan izan zituen podiumean Pablo Egizabal anaia (17.46) eta Iñaki Egizabal aita (18.39). Esan behar da tarteko denbora egin zuela Julen Badiola bergararrak (17.54). Gauzak horrela, Eleder Lozanok 2015ean egindako markak jarraitzen du indarrean: 16.14.
Emakumezkoetan Saioa Ugidos (24.45) izan zen azkarrena, eta Argider Txurrukak (25.10) bigarren egin zuen. Txurrukak du, oraindik ere, markarik onena: 2019an, 23.47 egin zuen.
12 urtetik gorakoen artean nabarmentzekoa izan zen Unax Agirrek egindako denbora: 18.08. Eguneko laugarren denborarik onena egin zuen helmugan. Intxortako puntara ere laugarren heldu zen. Ona, baita ere, kategoria berean Maddi Barrutiak egindako denbora: 25.15. Gainerako parte-hartzaileak izan ziren Ibai Zabaleta (18.59), Haritz Barrutia (20.01) eta Iker Badiola (23.32).
Harrobia indartsu dator
Ondoren jokatu zen 12 urtetik beherakoen lasterketa. Hamabi lagun aritu ziren: zazpi mutil eta bost neska. Lehia estua izan zuten, baina denek jaso zuten sari bera.
Denborak
|
Intxortan | Plazan |
Martin Egizabal (+16 urte) |
12:02 | 17:18 |
Pablo Egizabal (+16 urte) | 12:28 | 17:46 |
Julen Badiola (Bergara) | 12:09 | 17:54 |
Unax Agirre (+12 urte) | 12:31 | 18:08 |
Iñaki Egizabal (+16 urte) | 12:46 | 18:39 |
Ibai Zabaleta (+16 urte) | 12:51 | 18:59 |
Haritz Barrutia (+16 urte) | 13:19 | 20:01 |
Iker Badiola (Bergara) | 15:48 | 23:32 |
Saioa Ugidos (+16 urte) | 17:03 | 24:45 |
Argider Txurruka (+16 urte) | 17:35 |
25:10 |
Maddi Barrutia (+12 urte) | 17:35 | 25:15 |