2015ean sortu zen herrian Elgetan Berbetan mintzapraktika egitasmoa. Ordutik, askotariko taldeak egon dira eta zortzigarren ikasturtea izango den honetan helburua berbera da: herritarren artean euskaraz egiteko ohitura zabaltzea. Horretarako, etxetik gertu euskara ikasi nahi duen jendeaz gain, euskaraz hitz egitea sustatu gura duen jendea ere deituta dago parte hartzera. Nahikoa da astean ordubeteko konpromisoa hartzea. Hori eskatzen da.
Hitzez Pitz irakurketa taldearekin ere laster hasiko dira udal liburutegian. Mailakatutako eta irakurketa errazeko euskarazko liburuak hartzen dituzte oinarri. Nork bere etxean irakurtzen ditu eta irakurritakoaren gaineko solasaldia egiten da hamabostean behineko saioetan.
Batean zein bestean parte hartzeko liburutegira jo behar da. Harremanetan jartzeko beste bide hauek ere zabalik daude: berbetan@elgeta.eus, elgetakoli- burutegia@elgeta.eus, 688 72 96 03 –Whatsapp zein Telegram–.