Euskal txirrindularitzaren historia bizia, atzo, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ira. 1a, 08:47

Ziklista izandako eta belaunaldi askotariko 40tik gora lagun elkartu ziren atzo Elgetan. Abraham Olano, Julian Gorospe, Alberto Leanizbarrutia edo Pedro Horrillo ziren Intxorta elkarteko bazkarian beste askoren artean.

Urteroko zita zen pandemia aurretik, eta egoerak hobera egin duenean berriz ekin diote hitzorduari. Herriko zaletu talde batek prestatzen du bazkaria; Elgetako Mendi Kriteriuma antolatzen ibiltzen zen lagun taldeak, hain zuzen ere.

Abraham Olano, Julian Gorospe, Alberto Leanizbarrutia, Luis Otaño, Jesus Arantzabal, Ismael Lejarreta… Euskal txirrindularitzako izen handi asko. Eta txirrindulariak bakarrik ez, txirrindulari profesionala izateaz gainera kirol zuzendari izandako Jose Miguel Etxabarri ere bertan zen. Talde argazkia atera zuten lehenengo eta behin Elgetako Kataian.

Gonbidatuen artean adinez gazteena Pedro Horrillo ermuarra. Aurten lehenengo aldiz bazkarian. Nagusiena berriz Fausto Iza. 91 urte. Igorrekoa. 1958ko Espainiako itzulian etapa garaipena lortutakoa. Ez du Elgetako bazkarira kalerik egiten. 

Lehengo eta oraingo txirrindularitza, hango eta besteko anekdotak… Ziklismoa izan ohi da mahaiaren bueltako hizketagai nagusia Elgetako bazkarian eta horrela izan da aurtengoan ere.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak