Urtean bitan egoten da odola emateko aukera Elgetan. Barikuan, hilaren 2an, izango da bigarrena aurten. Sendagile eta erizain taldea 16:30etik 20:10era izango da kiroldegiko gimnasioan. Garrantzitsua da ahalik eta odol-emate gehien egitea; izan ere, odol erreserbak asko jaitsi dira udan ohikoa den odol-emateen murrizketaren ostean. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrotik jakinarazi dute gaur egun, odol-bankuaren erreserba normalean baino % 30-50 baxuagoa dela.
Elgetako odol-emaileei aurrez txanda hartzeko eskatu diete. Egunean bertan goizez deitu behar dute 943 00 78 85 telefonora.