Sanrokeak ospatu dituzte auzolanean

Hasier Larrea 2022ko abu. 17a, 13:21

Abuztuaren 16an ospatu ohi dute elgetarrek San Roke kaleko jaiak, erromesen zaindariaren omenez. Bi urteko hutsunearen ondoren, hainbat herritar animatu dira bezperatik ekitaldietan parte hartzera.

Hilaren 15ean ekin diete ospakizuna prestatzeari; auzotar talde batek basora joan eta makala moztu du, herrira eraman eta bertan tente jartzeko.  Biharamunean  ospatu dituzte Sanrokeak, 12:00etako meza, otordutxoa eta bazkariarekin. Menua Maialde Hoteleko sukaldariek prestatu dute, eta 25 lagun animatu dira mahaiaren bueltan jatera. Behin tripa beteta, trago batzuen konpainian gozatu dute musikaz.

Ondoko bideoan, makala altxatu duten momentua.

(Argazkiak eta bideoak Iratxe Bravok partekatuak dira).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak