Azken urteetako ohiturari jarraituta Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak kostaldera egingo du uztaileko irteera; oraingoan, Pagoeta parke naturalera. "Aiatik atera eta gora egingo dugu, eskumarantz, bidean Aizkortekoaitzeko failatik pasako gara eta elurzuloren bat eta aginak ere ikusiko ditugu. Behin mendi bizkarrera helduta, ezkerrera joko dugu, Pagoetako gurutzerako bidea hartuta. Gurutzetik Pagoetara joango gara eta, handik, ikuspegi ederra izango dugu Zarautz-Orio aldera eta Jaizkibel-Txingudiraino. Bertatik, beherago izango dugun Olarteta tontorrera joango gara, eta gero, azpitik, Aiara".
Ibilbide erraza dela azaldu dute, lau bat ordukoa eta tarte batzuetan antzinako galtzadetatik.
Izenematea zabalik
Edonork har dezake parte irteeran. Izenematea zabalik da eguenera arte, hilak 14. Prezioa da 10 euro. Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik. Argibideak zein izen-emateak: Facebook profila, kantsatzeke@gmail.com edo 690 74 00 56 (WhatsApp).