Elgetako Udalak hitzarmena sinatu du Euskal Mendizaletasunaren Museoarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko uzt. 5a, 08:55
Juan Mari Ansa eta Ane Bilbao, Elgetako liburutegian hitzarmena sinatzen. (Argazkia: EMMOA)

Ekainaren 23an sinatu zuten hitzarmena jarduneko alkate Ane Bilbaok eta EMMoako Juan Mari Ansak. Hala, Elgetako liburutegian mendizaletasunari buruzko interesgune berezia izango da laster.

Helburu horrekin sinatu dute lankidetza hitzarmena Elgetako Udaleko eta Euskal Mendizaletasunaren Museoko (EMMOA) ordezkariek. Bi urte barru beteko dira ehun urte Euskal Herriko Alpinismo Federazioa Elgetan sortu zela, eta urteurreneko ekintzen bueltan kokatu behar da San Juan bezperan sinatutako hitzarmena. Euskal Mendizaletasunaren Museoan funts bibliografiko zabala dute, eta material horren zati baten lagapena egingo diote Elgetako herriari, "liburutegian Fundazioaren funtsekin hornitutako atal berezi bat sortzeko".

Udal liburutegian hasita daude lehen liburuak jasotzen. "Hain zuzen, liburu batzuk jaso ditugu, baina gutxi batzuk dira oraindik. EMMOAko kideek euren funtsa kudeatu ahala joango gara liburutegian aleak jasotzen. Beraz, prestaketa lanetan gaude. Txoko berria bisitatzeko prest dagoenean jakinaraziko dugu", azaldu du liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak